Navarra Film
Commission

Navarra Film Commission zinema-bulegoa Nafarroako Gobernuak sortu zuen 2009an , gure erkidegoan filmatu nahi duten ikus-entzunezko sektoreko enpresei eta profesionalei lana errazteko. NICDO Nafarroako Gobernuaren sozietate publikoan integratuta dago, eta filmaketa horiek finkatzeko eta errazteko informazioa emateaz eta akordioak eta ekintzak sustatzeaz arduratzen da, Nafarroako Gobernuaren , administrazio publiko eta partikularren eta ikus-entzunezkoen industriaren arteko lotura gisa.

Helburu horrekin, doan eskaintzen dizkie ekoizleei, agentziei eta ikus-entzunezko enpresei informazio-, aholkularitza- eta izapidetze-zerbitzuak, filmatzeari, grabatzeari edo argazkiak egiteari buruzko erabakiak hartzeko, eta interesa duten enpresek beren baliabideak (giza baliabideak, baliabide materialak eta ekonomikoak) optimiza ditzaten lortzeko.

Ekoizleen lana errazte aldera, zerbitzu hauek eskaintzen ditu:

KOKALEKUAK BILATU

Proiektu bakoitzaren interesetara eta beharretara gehien hurbiltzen diren filmaketa-espazioei buruzko aurretiazko aholkularitza. Gainera, kokalekuen irudi-zerrenda eskaintzen dizu, proiektu bakoitzerako lekurik egokienak bilatzen laguntzeko. Lokalizazioetan espezializatutako profesionalekin eta enpresekin harremanetan jartzeko aukera ere eskaintzen dugu.

EKOIZPENERAKO LAGUNTZA LOGISTIKOA

Modu integral eta pertsonalizatuan koordinatzen ditugu produkzio-etxeen beharrak, lurraldean filmazioak egiteko eta Nafarroan ahalik eta hobekien pasatzeko. Talde tekniko eta artistikoarentzako ostatua bilatzea, hala nola catering-kontratazioa, figurazio-enpresak, produkziorako zerbitzuak, droneak edo soinu-azterketak…

Formularioa
INTERESEKO ERAKUNDE ETA ORGANISMOEKIKO KOORDINAZIOA

Zuzenean koordinatzen gara erakunde, bertako entitate eta erakunde interesgarriekin, ikus-entzunezko proiektu baten faseetako beharrak hurbiltasunez, eraginkortasunez eta profesionaltasunez konpontzeko. Organismo horiekin etengabe lan egiten dugu, ekoizpenerako behar diren prozesuak etengabe hobetzeko.

FILMATZEKO BAIMENAK TRAMITATZEKO KUDEAKETA ETA AHOLKULARITZA

Leku bakoitzean filmatzeko baimenak lortzeko behar diren informazioa, kontaktuak eta bilerak ematen ditugu. Horrekin batera, bulegoarekin elkarlanean aritzen gara hainbat sailekin (ingurumena, osasuna, segurtasuna, herri-lanak, kirolak…) proiektuen beharrak asetzeko.

Formularioa
HARREMANAK PROFESIONALEKIN ETA ENPRESEKIN

Nafarroak profesionalen eta enpresen datu-base zabala jarri du eskura, Nafarroako ikus-entzunezkoen balio-kate osoa betetzeko.

Gida profesionala
IKUS-ENTZUNEZKO PROEKTUAK FINANTZATZEKO INFORMAZIOA

Aholkuak ematen dizkiegu lurraldean filmatu nahi dituzten proiektu guztiei, bideoklipak zein nazioarteko sereak, eta ikus-entzunezko ekosistemarako sarbidea errazten dugu, finantziazio-aukerarik onenak bilatuz, ikus-entzunezkoentzako zerga-pizgarriak aplikatzeko beharrezko kontaktuak eta Nafarroako Gobernuaren laguntzak, babesletzarako edo Nafarroako sektorearekin koprodukzioak egiteko harremanak.

LURRALDEA MERKATU ESPEZIALIZATUETAN SUSTATZEA

Nazio eta nazioarteko jaialdi eta merkatuetan parte hartzen dugu, lurraldea sustatzeko eta Foru Erkidegora proiektuak eta filmazioak erakartzeko. Spain Film Commission elkartearekin batera ere lan egiten da, lurraldearen salmenta hori modu bateratuan estaltzeko eta hura sustatzeko indarrak batzeko.

Jaialdiei eta merkatuei buruzko informazio gehiago

Atención al público

Plaza de la Constitución.

Edificio Baluarte s/n
31002 Pamplona (Navarra).

Lunes a viernes

8 30 h, a 14.30 h.