Navarra
Shortzinema

Navarra Shortzinema katalogoa Nafarroako Gobernuko Kultura Zuzendaritza Nagusiko / Vianako Printzea Erakundeko Ikus-entzunezko eta Digital Proiektuen Atalak antolatzen du.

Navarra Shortzinema-k Nafarroako zuzendari eta/edo ekoizleen film laburren aitortza, sustapena eta hedapena bilatzen du, urteroko deialdi bakoitzean izen-ematea ixteko dataren aurreko hamabi hilabeteetan ekoitzitako lanak barne hartuz.

Programa honek Nafarroako film labur onenak hautatzea du helburu, sektoreko jaialdi, azoka eta merkatu garrantzitsuenetan aurkezteko. Halaber, Nafarroako Filmotekan (bereziki Filmoteka Nafarroan programaren bidez) eta beste katalogo autonomikoekin truke-ekitaldietan zabaltzea ere sustatzen du.

Navarra Shortzinema 2024