EKOIZPEN GUZTIAK

  • Ekoizlea

  • Estatua

  • Generoa

  • Iraupena

    • IZENBURUA PERKEN, SON & RAYMENT
    • FORMATUA Film luzea
    • GENEROA Film dokumentala
    • SINOPSIA Lola eta Juanjo historialari donostiar bikote nekaezina dira. Bizitza osoa eman dute herritarrei Donostiako historia hurbilaren sekretuak ezagutarazten. Halako batean, hiriko txalet zaharrei buruzko ikerketak egiten ari zirela, Donostiako argazki zahar ugari zituen beste bat ezagutzen zuen lagun bat hurbildu zitzaien, beste askoren artean. Lolak eta Juanjok ez zioten arreta berezirik jarri pentsatuz, ohi denez, kasu honetan ere balio gutxiko argazkiak izango zirela. Hilabete beranduago, euren laguna ezagutu zuten berriro eta oraindik ere argazki horiek ikustera joan zitezela azpimarratu zuen. Lolak eta Juanjok argazkiak ikustera joan behar izan zuten konpromisoagatik, eta ez zehazki etxe ondoan... Tafallan zeuden! Argazkietan fede handirik gabe hartu zuten bidea, bidaia alferrik izango zela sinetsita zeuden. Tafallan, Joaquín Ignacio Mencosekin izan zen hitzordua, eta, harridurarako, Joaquínek Tafallako jauregirik ospetsuenera eraman zituen: MENCOS Jauregira (Joaquín Espainiako Defentsako Errege Markesa da). Jauregi zoragarri honetan, Joaquínek zurezko kutxa batzuk zeuden gelara eraman zituen. Beira gainean zeuden argazki bilduma erraldoi baten lagin txiki bat besterik ez zuela ikusi esan zion bikoteari. José Brunet Birminghamek, bere birraitonak, ateratako argazkiak ziren. 2000 argazki baino gehiago guztira. Argazkiak kristalean zeudela entzun bezain pronto, berehala interesatu zitzaien Lola eta Juanjo: formatu honetan ateratako argazkiek XIX edo XX. mende hasierakoak izan behar zuten. Hainbat aditurekin hitz egin ostean, argazki hauek balio izugarria zutela baieztatu zuten, gizarte baten eraldaketaren lekuko izateaz gain, estilo berritzailean atera zirelako. Bat-batean, Lolak ideia bat du: nolakoak izango lirateke leku eta egoera berdinak ia 150 urte geroago kamera eta argazki teknika berdinak erabiliz? Garai hartako argazki teknika eta prozesuei buruz gehiago jakiteko, Europa osoko argazkilari eta aditu onenengana joko dute. Ikerketa luze baten ondoren, Lola eta Juanjo, 150 urte geroago, José Brunetek atera zituen argazkiak berreraikitzen saiatuko dira, garai hartako teknika eta estilo berarekin baina egungo garaietara eguneratuta. Urte hauetan paisaiaren eta gizartearen bilakaeraren lekuko izango gara.
    • ZUZENDARIA Iban Toledo
    • EKOIZLEAK Labrit Multimedia S.L.
    • EKOIZPEN FASEA Garapenean
    • KONTAKTUA estudio@labrit.net